Astekaria

Atal honetan, astero egiten, ikasten eta hausnartzen dudana jasoko dut. Klase bakoitzean egindakoa idatziko dut, eta ikasitako dena adieraziko dut.


ASTEKARIA
2015/10/15
  • Lehenengo eguna
Informazio eta Komunikazio Teknologiak  irakasgaiarekin hasi gara eta lauhilabetekoa nondik norakoa izango den azaldu digu, egutegia erakutsiz, ebaluazioa azalduz…
Gero, ikasle gidan egin beharreko aktibitateak daudela azaldu digu eta lehenengo burutu dugu. Honako hau, ikasleen datuak edukitzeko eredu bat izan da, gure ikasle fitxa bete dugu, e-gela plataformara igoz. Azkenik, binaka jarrita bigarren aktibitateko galdetegiarekin jarraitu dugu, ordenagailuen inguruko ideiak berrikusteko eta haren inguruan dakiguna behatzeko, hala nola, arazoren bat dagoenean zergatia aurkitu eta zer egin konpontzeko, hardware edo software definitu, sistema eragileak, fitxategi ezberdinak…
2015/10/16
  • Bigarren eguna

Gure erantzunak bat jarri ditugu denon artean eta e-gelara igo dugu ariketa. Hirugarren aktibitateari ekin diogu eta gmail kontuak dituen hainbat posibilitate erabiltzeko metodoak ikasi ditugu, esate baterako, mezuak artxibatu etiketen bidez, etiketak eta filtroak sortu, drive plataformako erabilera, bilaketarako aholkuak (google scholar eta alertak)... Azkenik, astekaria betetzen hasi gara.  
2015/10/22

  • Hirugarren eguna

Gaurko saioan, blogari ekin diogu, eta blogaren inguruko hainbat gai ezagutu ditugu, hala nola, bloga hitza nondik datorren (web-log), web site bat dela ere ikasi dugu, egunkari elektroniko bat bezala, hainbat gauza txertatu daitezkela bertan ere ezagutu ahal izan dugu, hala nola, testuak, iruzkinak, etiketak, irudiak, etab. Gainera, zertarako izan daitekeen erabilgarri jakin dugu, esaterako, informazioa gordetzeko, elkartrukatzeko, lanak egiteko eta proiektuak burutzeko... Blogaren aspektu teknikoak errepasatu ditugu: egitura eta diseinua, formatoa, txantiloia, orrialdeak, baimenak, etiketak … Eta baita informazioaren antolakuntza ere: sarrerak, orrialdeak, etiketak.
Gure jarduera edo aktibitatea egiten hasi gara: blog baten sorketa. Lehenengo blog bat zabaldu dugu eta listatxo bat egin dugu gure bloga zeren ingurukoa izango denaren kontuan izanda, betiere hezkuntzarekin lotutakoak. Nik, aukera askoren artean, aniztasuna hautatu dut eta lehenengo eta behin, nire blogean sarreratxoa idatzi dut, hura azaltzeko. Blogarekin jarraitu dugu eta bere atal ezberdinak behatzen jardun dugu.

2015/10/23
  • Laugarren eguna

Gaurko saio praktikoan, blogarekin jarraitu dugu eta hura apaintzen eta atal gehiago batzen jardun dugu. Materialen eta astekariaren atalak zabaldu ditugu, eta baita etiketa desberdinak ere. Gainera, ikaskideon esteka edo linkak gure blogeko atal batean jarri ditugu, bakoitzaren blogean kideenak ere egon daitezen. Gainera, profila eguneratu dugu, plantilak nola editatu ikasi dugu, eta jada, lan egiten hasi gara, astero gauzaren bat igo behar baitugu, betiere gure gaiaren araberakoa. Bloga elikatzen hasi gara eta oso bideratuta daukagu, aniztasunaren inguruko informazioz betetzeko prest.
Oso interesgarria iruditzen zaigu blogak sortzea eta denok hezkuntzari eta IKTei loturiko informazioa elkarbanatzea. Lan egiteko gogoa dugu, blogak ikasteko beste bide bat izan daitezkeelako.

2015/10/29

  • Bosgarren eguna
Gaurko saioan blogarekin jarraitu duggu. Egutegia nola jarri ikasi dugu, link baten bidez eta baita feed bat nola gauzatu, gure blogean gaiaren inguruko berriak ager daitezen, gustuko dugun orrialde bateko linka erabiliz.
Gainera, “creative commons” orrialdean aritu gara, gure bolgean ezartzen dugun informazioaz irakurleek zer egin dezaketen azaltzen dituzten ikurrak ezarriz, lizentzia ezberdinak.
Bideoak nola jarri blogean ere ikasi dugu, eta horiek txertatzeko modu desberdinak, youtube bertatik, vimeotik HTMLak erabiliz, zein blogetik. Liburuak nola txertatu ere ikasi dugu, orrialde ezberdinak alderatuz: issu, skribd, calameo…
Azkenik, diapositibak nola txertatu ere ikasi dugu, HTMLko kodea erabiliz, diapositibak blogean bertan ikus daitezen. Gainera, horiek betetzen eta bloga elikatzen jardun behar dugu astean zehar,  soinuak txertatuz eta gaur landutako atalak betez.
2015/11/01
  • Seigarren eguna
Ongo ostiral honetan ez naiz klasera joan, baina galdetu ostean klasean zer egin duten, blogarekin jarraitu dutela esan didate eta baita bere inguruko zenbait galdera erantzun dituztela ere. Beraz, egelara igongo ditut gidan dauden galderak, jada erantzunda.     
2015/11/12
  • Zazpigarren eguna

Saio honetan,  modulu lanerako baliabideak landu ditugu, word  dokumentu baten erabilera egokia, hain zuzen. Lehenengo testu bateko eskema nola antolatu landu dugu eta hierarkia bat nola ezarri, dokumentuaren mapa erabiliz eta maila edo “nivel” aldaketak ezarriz.Gainera, parrafoak nola landu ikasi dugu eta  baita biñetak zer diren ere,testua kategoriaka agertzeko hain zuzen. Puntuazio-markak ere landu ditugu, kakotxak , komak, puntuak…
Gero, tituluaren edo izenburuaren kokapena lehenago jartzea hobe dela ezagutu dugu eta amaitu eta gero aldatu behar dela letraren estiloa. Orrialde aldaketari dagokionez, “orrialdearen-jauzia” erabili behar dela landu dugu, aurretik dugun testuari ezer ez aldatzeko. Hainbat gauza nola txertatu ere ikusi dugu, hala nola, markatzaileak, orrialdeen zenbakiak, orrialdeetako oharrak, zita ezberdinak, bibliografia, irudien tituluak, aurkibidea. Gainera, berriskupenari dagokionez, egidako aldaketak nola nabarmendu landu dugu, eta baita iruzkinak nola jarri ere testuan. Azkenik, ariketa bat egiten jardun dugu, landutakoa praktikara eramanez.

2015/11/13
  • Zortzigarren eguna

Gaur, 5.proiektuarekin hasi gara, eta taldeak eratu ditugu, hemendik aurrera, talde laneko hainbat aktibitate burutuko ditugulako. Taldea eratu ostean, egingo ditugun ariketa guztiak aipatu ditugu eta kideen fitxak egin ditugu, eta lehen ariketa egin dugu, “los jetas y los pasotas” testua irakurriz eta komentatuz. Bukaeran, lehen akta egin dugu.

2015/11/19
  • Bederatzigarren eguna

Gaurko saioan, 5.2 aktibitateari ekin diogu eta talde lanean aritzeko sites orrialde bat sortu dugu, gure lanak bertan txertatuz. Orrialdeak arakatu ditugu eta taldekideekin konpartidu dugu sitesa, lanean hasteko hainbat arinen. Gero, 5.3. aktibitateari begira, mapa kontzeptual bat sortu dugu, bubbl erreminta erabiliz, IKTen papera hezkuntza-mailan aztertuz.

2015/11/20
  • Hamargarren eguna

Saio honetan, talde lanean eta aktibitateak egiten jarraitu dugu. 5.4. ariketa egin dugu gaur, eta gaitasun digitaleran inguruan jorratu dugu, zenbait dokumentu aztertuz. Irakasleak, Jordi Abellen bideotxo bat jarri digu, laburbilduz, gaitasun digitalaren zenbat faktore azalduz, hala nola:
- Konpetentzia digitala (teknikoa): IKTak erabiltzeko gaitasuna izatea, haiekin aritzeko ahalmena izatea.
-Konpetentzia informazionala: informazioa kudeatu eta antolatu. Elkartrukaketan lagungarria.

-Hiritartasun digitala: sare sozialak, etorkizunean argazkiren batek arriskua ekar dezake lanpostua bilatzerako orduan. Portaera egokia izan behar dugu interneten aritzerako orduan espazio soziala baita.

-Alfabetizazio anitzak: hizkuntza ezberdinak erabiltzen dira digitalki edo gure errealitatean, liburuetan, pelikuletan… Gai eta hizkuntza anitzak lantzeko aukera. Hizkuntza ikonikoa eta sonoroa (musika, soinuak, erritmoak…)

- Konpetentzia kognitibo generikoa: Kritikotasuna, irizpide propioak, informazioa aztertzeko eta przosatzeko eta norberaren pentsamenduan integratzeko. Gaitasun hori lantzea.

Metodologiari dagokionez, trebetasun hauek praktikotasunez ikasten dira, ez liburuetan dakarrenaren bidez. Modu praktikoan ikasten da.
Familien elkarlana, laguntza: sare sozialetan sartuz. Erantzunak aldatu egiten dira: Irakasle lez ezin ditzakegu eman irmoak diren erantzunak, gero aldatu egiten baitira, eta beraz, gauzak eta informazioa bilatzen eta aurkitzen irakatsi behar diegu ikasleei.

Irakasleen gaitasun digitala: Irakasleen formakuntzak harreman zuzena dauka ikasleen gaitasun honen garapenean. Zentroen hornikuntza eta kipamendua ezibestekoa da gaitasuna garatzeko: konexioa, IKTenganako sarbidea.... ”

Gero, gai honen inguruko mapa kontzeptuala egin dugu taldeka, eta sitesera igo dugu.

2015/11/26
  • Hamaikagarren eguna

(GREBA EGUNA) Nahiz eta klasera ez joan, lana aurreratzen ibili gara, gure blogak eta sitesa eguneratuz.

2015/11/27
  • Hamabigarren eguna

Ordu honetan, talde lanean hasi gara lehen momentutik. 5.6. aktibitateari ekin diogu eta eginbeharrekoak hauek izan dira: taldekide bakoitzak link bat hautatu, gaitasun digitalaren ingurukoak, eta aztertu egin behar izan ditugu, taula baten bidez. Lan indibiduala: helbideak gorde behar izan ditugu delicious aplikazioan, kontua sortuz. Orrialde honetan informazio interesgarria batzen duen linkak daude eta bakoitzak zazpi helbide gorde behar ditu, etiketa eta iruzkinekin.  
Sitean gorde ditugu, 3.parteko bigarren zati bezala. Hau egin ostean, 5.7 aktibitatea egin dugu eta hemen ere, web aplikazio bat hautatu behar izan dugu eta ondorengoa egin, gero klasekoen aurrean aurkezteko taldeka:  aplikazioaren izena eta web helbidea, zertarako balio du, nola erabiltzen da (tutorial), hezkuntzarako erabilera posibleak, hausnarketa.
Gero, etxean egiteko 5.8 aktibitatea irakurri dugu, taldekide bakoitzak egin behar baitu, gero dena sitesera igonez.

2015/12/3
2015/12/4
  • DAL astea (modulu lana)

2015/12/10
  • Hamahirugarren eguna

Ostegun honetan, gure eginbeharrak sitesera igo ditugu, eta aktak bete ditugu. Gure orrialde hau antolatu dugu, guztiz ordenatuz, eta 5.9 aktibitatearekin hasi gara, 5.8.arekin lotura zuzena duena, egoera bat asmatu ostean, hura aurrera eramateko zein material erabiliko dugun zehazteko balio baitigu. Nola egingo dugun antolatzen saiatu gara, eta blog bat sortzea pentsatu dugu.  

2015/12/11
  • Hamalaugarren eguna

Saio honetan, lantaldearekin jarraitu dugu eta bideratuta utzi dugu 5.9 aktibitatea, blogaren nondik norakoak pentsatuz eta aurkezpenari begira, dena kudeatzen saiatu gara. Gero bloga sortu eta denokin konpartitu dugu. Azkenik, akta bete dugu eta sitesen itsatsi nahi dugun argazkia atera dugu.

2015/12/17-2015/12/18
  • Hamabosgarren eta hamaseigarren egunak
Ostegunean, aurkezpenak prestatzen eta gure lantaldeko lanak egiteko denbora eman digu irakasleak, eta urteko azken saioan; ostiralean, aurkezpenak egin ditugu taldeka.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina